Maddi Martxo, inkestalari gazteak, txakur desagertuen misterioa konpontzen du

Vous êtes sur un site satirique. Ne le prenez pas sérieusement. C'est une blague.

2059 33112 Partages

Dena 2019 hasieran hasi zen, auzapezak bere fox terrier-a galdu zuela jakinarazi zuelarik. Gizakiaren lagun hoberenak hogei urte zituen eta hiriaren maskota bilakatu zen duela hainbat urte. Txitxiren desagerpenak biztanleak tristuran eta ez ulertzean sartu zuen. Nahiz eta polizia mobilizatu, Txitxi ez da inoiz berritz atxemana izan.
2019ko maiatzean, pentsatzen genuelarik afera ahantzia zela, Beltxa, Gotzon Epinal medikuaren york sharea desagertzen da, sorpresa nagusian. Pentsatzen baldin bagenuen Txitxi desagertu zela, bigarren desagerpen hori ezin zen kasualitate bat izan.
Polizia mobilizatu zen baina nahiz eta bere brigada nagusiak kolpearen gainean eman, ez zen ezer argi izan.
Alta, gure hirian tentsioa igotzen hasi zen. Beste bi pertsona boteretxuren txakurrak desagertu ondotik kolpez uztaila eta agorrilan zehar, hiria dardaraka hasi zen mehatxuaren pean. Nork holako zerbait egiten ahal zuen? Zein helbururekin? Animaleak berritz saltzeko? Zirko bateko lehoiei janarazteko?
Beharrik, Maddi Martxo, inkestalari gazteak bere esku hartu duela afera hori. Geek gazteak inbestigazio bat egin ondotik, egia deskubritu du eta hiriari jakinarazi du. Txakur guztiak ez ziren hilak baina gordetuak. Hiriko haur bati (bere anonimotasuna atxikitzen dugu auzi denboran), buraso batzuek zin egin zioten bere urtebetetzeko txakur bat ukanen zuela, baina bere urtebetetze egunean pelutxa bat ukan ondotik, mendekatzea erabaki zuen hiriko txakur garrantzitsuenak bere etxeko sotoan gordetuz.
"Txitxi, Beltxa eta haien lagunak osasun onean dira, nahiz eta ahulak izan" dio Maddi Martxok.

Milesker gure inkestalari gazteari gizarteari ekarri duenarentzat!

Vous êtes sur un site satirique. Ne le prenez pas sérieusement. C'est une blague.

loading Biewty

Populaire

  1. 1

    il faisait sa grosse commission dans les pots de fleur C'est à Cessieres ce mardi 3 mars qu'un jeune homme de 22ans fût surpris par la gendarmerie qui faisait sa ronde, il était entrain de se soulager dans les pots de fleur de son quartier. Un jeune sans antécédents bien connut du village le maire a déclaré qu'il ne souhaitait pas engager de procédure judiciaire